MERCADONA EZ – HERRIKO MERKATARITZA TXIKIA SUSTATU

Uztailaren 26an Lazkaoko Udalak Mercadonari irekitze-baimena eman diola argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori dela eta, Dendartean-ek (Gipuzkoako Merkatari, Ostalari, Zerbitzu Enpresa eta Autonomo Elkarteen bilkura) alegazioak aurkeztu zituen. 

Bestetik, proiektua geldiarazteko eta desinformazioa salatzeko herritarren sinadurak jaso genituen.  Eskerrak eman nahi dizkizuegu sinatu zenuten guztioi. Guztira 510 sinadura jaso genituen.

Zuetariko askok ezin izan zenuten sinatu alegazioak aurkezteko genuen epe motzagatik eta asko kanpoan zeundetelako, baina zuen interesa eta babesa agertu zeniguten. Eskerrik asko zuei ere!

Azkenik, eskerrik asko Ordizian eta Bareak merkatari elkarteei, sinadurak jasotzerakoan emandako laguntzagatik. Orain hasten den ikasturte honetan merkataritza txikiaren alde lan egiten jarraituko dugu gogor.

 

MANIFESTUA

Dokumentu honen bitartez, LazkaOn merkatari elkarteak, Lazkaoko merkataritzaren ordezkari, bere desadostasun eta ezinegona adierazi nahi du, Lazkaon izango den Mercadona supermerkatu berri baten irekierari dagokionez.

Alde batetik, prozesu osoko desinformazioa salatu nahi du, nahiz eta udalarekiko kolaborazio harre- mana izan eta periodikoki bilerak izan ditugun, Udalak ez dio inongo momentuan elkarteari honen inguruko informaziorik eman. Are gehiago, pasa den Uztailaren 23an elkartea eta udalaren arteko bilera bat egin zen, eta azken honek ez zuen ezer aipatu. Beranduago, Uztailaren 26an, informazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Merkataritzaren iritzia ez eskatu izanaren inguruko egonezina ere helarazi nahi da. Ez da sektoreko komertzioaren iritzirik kontuan izan, ezta Mercadona irekitzeak herriko merkataritzari ekarri diezaioken ondorio txarrik ere.

Horregatik LazkaOnen bitartez udalari proiektuari dagokion informazio eta xehetasun guztiak eskatzen zaizkio, eta supermerkatu honen irekieraren kontra dauden hainbat merkatari, herritar eta inguruko herritarren sinadurak banatuko dira.