UDARAKO AZOKA LTMEkoen MUSIKAZ BLAI!!

Ekainaren 21ean, Lazkao Txiki Musika Eskolak elkarlanean, LazkaOn udarako azoka LTMEkoen musikaz blai!!! ekitaldia antolatu genuen.

11:00tatik 13:30etara eta 16:30etatik 21:00tara LazkaOn elkarteko 7 dendek postua jarri zuten frontoian, udako produktuen eskaintza zabalarekin.

Hauek izan ziren denda parte-hartzaileak: Amets bat , Gerriko liburudenda, Koboloi, Manako, Miszelania, Optika Mikel eta Xanu.

LAZKAON UDARAKO AZOKA 3  LAZKAON UDARAKO AZOKA 2

Dendez gain San Benito ikastolako ikasleak izan genituen pintxoak saltzen.

Arratsaldeko 17:30etan kontzertuak ospatu ziren Lazkao Txiki MEren eskutik. Jendetza elkartu zen, ikasleek eskaini zizkiguten kontzertu desberdinetan.

LAZKAON UDA KONTZERTUA

Azokako postuetan erosketak egiten zituzten bezero guztien artean datorren urterako Musika Eskolako bi matrikula bikoitz zozketatu genituen. Hauek izan ziren irabazleak, zorionak!

LAZKAON UDARAKO AZOKA 5