UDAKO AZOKA

Ekainaren 16an LAZKAON Merkatari Elkartearen eskutik Udako Azoka izango da Lazkaon. 

 

Eguraldia lagun izanez gero, Elosegi Kalean jarriko dira azokako postuak. Bestalde, eguraldi txarra egingo balu, frontoian egingo da. Azokaren ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da. Goizean 11:00tatik eguardiko 13:30ak bitarte eta arratsaldean 16:00etatik 19:30etara arte. 

Egunean bertan azokan egiten diren erosketengatik 50€ko 4 opari txartel zozketatuko dira LAZKAON Merkatari Elkarteko saltokietan gastatu ahal izateko. 

Animatu eta gerturatu!