UDAZKENEKO AZOKA

Urriaren 1ean Lazkaon Udazkeneko Azoka ospatuko da. 

Elosegi kalean zehar jarriko dira postuak eta azokak goizeko 11:00etan izango du hasiera. Goizean 13:30ak arte egongo da zabalik eta arratsaldean 16:00etatik 19:30etara bitartean gerturatzeko aukera izango da.

Gainera, egiten diren erosketekin, erosketa txartel edo bonoak eskuratzeko aukera izango, egunean zehar egiten diren erosketekin paper batzuk banatuko dira zozketan parte hartzeko. Erosketa txartel horiek Lazkaoko Merkatari Elkarteko, LAZKAON-eko, bazkide diren saltokietan gastatzeko aukera egongo da.